Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Karmele Garmendia

Batzorde bat osatu da Mendizorrotzeko plana aurrera eramateko

Batzordean arlo ezberdinetako ordezkariak egongo dira: Ingurumena, Ondarea, Babes Zibila, Partaidetza, Herri Kontseilua eta abeltzainak.

Martxoaren 7an Emakume Afaria!

Aurten ere, urteroko ohitura galdu gabe, Emakume Afaria izango da Martxoaren 7an. Aurtengoan Etxe Nagusi jatetxean elkartuko dira herriko adin ezberdinetako emakumeak eta afari goxoa dastatzeaz gain, giro ederrik ez da faltako. Afarira apuntatzeko azken eguna, Martxoak 3 (asteartea) izango da. Apuntatzeko, Txapela tabernan dagoen zerrendan eman behar da izena, edota 617 57 32 11 telefonora deitu. Afaltzeko ordua 21:00etan izango da. Animatu eta azaltzeko dei egin dute.

Panel informatiboak berritzen ari dira

Aurreko Herri Kontseiluaren lanari jarraipena emanez, panel informatiboak berritzen ari dira azken asteetan. Bi puntu berritan ere jarri dituzte: Gudamendi-Etumen eta Polipason. Beste bi puntu berritan ere jartzeko asmoa dute: Leku-Ederren eta herri sarreran. Horiek kontuan hartuz, 22 panel informatibo egongo dira denera herrian zehar.

Zilarra lortu du Iraia Albenizek

Otsailaren 8-9ko asteburuan, 15. Andoaingo Piano Jaialdia izan zen eta bertan Iraia Albenizek zilarrezko domina lortu zuen. A kategorian hartu zuen parte 9 urteko igeldotarrak (12 urte arte) bakarlari gisa Martha Mier konpositorearen Hamster chase abestia joz. 30etik gora umek hartu zuten parte kategoria horretan. Eta jaialdi osoan, 600 umetik gora aritu ziren. Aurreko edizioetan ere hartu izan dute parte Igeldoko piano ikastaroko umeek (Naiara Egañaren ikasleak) eta baita dominak eskuratu ere. Oraingoan, Albeniz izan da domina Igeldora ekarri duena. Zorionak!!!

Artea lantzen ari dira Eskolan

Bigarren hiruhileko honetan, “Artea nonahi” lan proiektuarekin hasi dira Eskolan eta hainbat ekimen egin dituzte proiektuarekin lotuta.
Alde batetik, Lehen Hezkuntzako ikasleek Chillida Lekura eta San Telmo museora bisitak egin dituzte. Bestetik, 4-5 urteko gelan txoko berriak antolatu dituzte irudimenari bidea emateko: harrien txokoa, txotxongiloen txokoa, buztin txokoa, egur txokoa, ohol kulunkaria jarri… Eta azkenik, Inauteriak ere artearekin lotuta ospatu dituzte. Artearekin lotutako pertsonaiak izan dira nagusi Inauterietako ostiralean Eskolan: margolariak, musikariak, sukaldariak, pailazoak…

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom