Aurten bai! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Aurten bai!

(0 iruzkin)

Covid-19a tarteko, iaz ez zen aukerarik izan Udazken Jaia ospatzeko, baina aurten bai, eta zaharrak omentzeko bazkaria ere izango da. Urriaren 23-24ko asteburuan izango da festa. Hori bai, antolatzaileek azaldu dute, segurtasun neurriak kontuan hartuz, bazkaria catering bidez izango dela eta frontoian egingo dela. Hori horrela, jubilatuek konfirmatu egin beharko dute bazkarira doazela, cateringekoek kopuru zehatza prestatuko baitute. Ezingo da azken momentuan erabaki. Txar­telak ere aurrez erosi beharko dira, edo erreserbatu (azken eguna urriak 20).

UDAZKEN JAIA 2021

Urriak 23 larunbata
11:00-13:00 UMEENTZAKO BIZIKLETA SAIOA kantxan (euriarekin frontoian)
Bi saio izango dira: 11:00-12:00 txikiak; 12:00-13:00 handiak.
20:00 BERTSO MUSIKATUAK eskolan.

Urriak 24 igandea
10:00-13:30 AZOKA plazan. Bertako eta inguruko produktuak egongo dira salgai eta horrez gain, bigarren eskuko azoka ere izango da.
10:00-13:30 ARGAZKI ZAHARREN ERAKUSKETA kultur etxean.
14:00 HERRI BAZKARIA frontoian. Bertan herriko aiton-amonak omenduko dira. Asistentzia konfirmatu egin behar da.
- Bazkariko txartelak Txapelan salgai: helduak 30€ eta umeak 12€
- Telefonoz ere egin daiteke erreserba: 682 121 201 (Iñaki). 
- Txartelak erosteko azken eguna: urriak 20 (asteazkena).

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom