ATLETISMOA - EKAIN CAMARERO: «Esperientzia onak gordetzen eta markak jaisten jarraitzea da helburua» | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

ATLETISMOA - EKAIN CAMARERO: «Esperientzia onak gordetzen eta markak jaisten jarraitzea da helburua»

(0 iruzkin)

Ekain Camarero atletak 16 urte ditu eta Euskadiko txapelduna da 18 urtez azpikoen mailan 100 eta 60 metroko probetan. Jakintza klubeko kide da hasieratik eta hiru urte daramatza atletismoan.

Urriaren 10ean Durangon jokatu zen Sub 18 Euskadiko Txapelketan urrea lortu zenuen 100 metroko proban. Zer izan da Euskadiko txapeldun izatea?
Euskadiko txapelketa irabazteak aurrera jarraitzeko motibazio handia eman zidan. Adrenalina sentitzearekin batera oso pozik jarri nintzen, jakinda entrenatutako guztiak merezi izan zuela.

Lehenengo aldia al da urrea lortzen duzula? Beste dominarik ba al duzu?
Bai, domina gehiago ditut, Euskadiko 60m-tako urrea eta Gipuzkoako 60, 200 eta 4x100m-takoa.

Denborari dagokionez, 11.14an egin zenuen. Zure markarik onena da?
Bai, oraingoz bai.

Zure eguneroko lana, prestaketa guztia hain denbora gutxian erakutsi beharra: kontzentrazio handia... akatsetarako marjen gutxi... Nola eramaten da hori?
Egia da hain distantzia motzean akatserako marjen gutxi dagoela baina hori entrenamenduen bitartez piskanaka hobetzen joatea da helburua. Eta oso garrantzitsua da kontzentratua egotea. Gainera, entrenamenduak lagun artean egiten ditugu eta horrek asko laguntzen du.

Modalitate desberdinak probatu dituzu?
Hasieran proba gehienak probatu nituen, luzeera jauzia gehien bat. Baina orain 100 eta 60m tan ibiltzen naiz batez ere.

Oraindik gaztea zara, izan daiteke hemendik urte ba­tzuetara beste modalitate batean hobeto moldatzea?
Abiadura probetan jarraitzeko asmoa daukat nik.

Nolatan hasi zinen atletismoan?
Ikaskide batzuek atletismoan apuntatzeko gomendatu zidaten. Atletismoa zer zen ere ez nekien duela hiru urtera arte, baina denbora gutxian gauzak asko aldatu dira.

Ze txapelketa gehiago dauzkazue datozen aste edo hilabeteetan?
Abendutik otsailera pista estaliko probak egiten dira. Hauetan 60m ko lasterketak izaten dira. Gero, otsailetik martxora, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapalketak ospatzen dira. Bukatzeko, udan, aire libreko denboraldia hasten da. Bertan 100m ko lasterketak ospatzen dira.

Eta ze asmo edo helburu dituzu datozen txapelketa horietarako?
Nagusiki nire markak hobetzea eta ondo pasatzen eta disfrutatzen jarraitzea.

Eta etorkizunera begira ze helburu edo amets dauzkazu?
Bidean, esperietzia onak gordetzen eta markak jaisten jarraitzea da helburu nagusia.

Current rating: 5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom