Asteburu pasa antolatu dute Asteasura, maiatzean | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Asteburu pasa antolatu dute Asteasura, maiatzean

(0 iruzkin)

Asteasura asteburu pasa antolatu du Guraso Elkarteak. Bi gauko irteera izango da, maiatzaren 18tik 20ra, eta edozein igeldotarrek hartu dezake parte. Ostiralean Igeldotik atera eta Asteasuko Otabardi baserrira joango dira. Larunbatean eta igandean, egun osoko mendi-irteerak egingo dituzte; haurrek egiteko modukoak.

Mendia eta euskara
Azpimarratu dutenez, antolatzen dituzten mendi irteeren helburu nagusia da umeek mendiaz, mendiarekin eta mendian gozatzea. «Eta horrekin batera nahi dugu gurasoek ere gozatzea, mendia ezagutu nahi duenak aukera izatea, mendiak eskaintzen dituen baloreak ikastea, eta sortzea espazio bat non euskara izango den gure hitzezko tresna nagusia», gaineratu dute.

34 euro pertsonako
Sukalde librea duen aterpetxea hartu dute eta pertsonako 34 euro ordaindu behar dira (oheak 14 euro eta sukaldea erabiltzeagatik 6). Jakiak aparte izango dira eta hori zenbat den, irteeran bertan jakingo da. 3 urtetik beherako haurrek ez dute ordaintzen.

Izen-ematea, martxoak 31 arte
Izena emateko azken eguna martxoaren 31 da. Interesa duenak idatzi dezala (mendizorrotz@eskolatxikiak.org) edo harremanetan jarri dadila Guraso Elkartekoekin.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom