Asteburu bikaina izan da Udazken Festaren baitan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Asteburu bikaina izan da Udazken Festaren baitan

(0 iruzkin)

Pasa den asteburuan Udazken Festa ospatu da Igeldon eta giro ederra izan da ekintza guztietan. Larunbat goizean, bizikleta saioa izan zuten umeek eta sekulako arrakasta izan zuen. Zirkuitu desberdinak eginez ibili ziren eskolako kantxan 3 urtetik hasi eta 12 urtera bitarteko umeak. Iluntzean, berriz, bertso musikatuekin gozatzeko aukera izan zen. Bertan, 45 herritar inguru elkartu ziren heldu zein ume. 

Igandea izan zen egun handia eta eguraldiak lagunduta, jende ugari ibili zen goiz-eguerdi partean azokan. Aurtengoan gainera, ohiko postuez gain, bigarren eskuko jantzien postu bat ere egon zen eta saltsa ederra sortu zuen. Eguna borobiltzeko, herriko jubilatu eta zaharrenak omentzeko bazkaria egin zen frontoian. 151 lagun elkartu ziren bertan: 138 heldu eta 13 haur. 

Ohi bezala, aiton-amona zaharrenek bastoi bana ere jaso dute omenaldi moduan. Aurtengo omenduak honakoak izan dira: Anjela Alberdi, Francisco Calonge, Manuela Lizarazu, Albina Hortelano, Juan Izagirre, Ramon Astiazaran, Cruz Garmendia, Maria Jesus San Vicente eta Gregori Zendoia. 

Bestalde, bazkalostean hainbat zozketa egin ziren, azokako produktuez osatutako saski eder bat tarteko, eta guztiak banatu ziren.

Argazkiak ikusgai galerian.

  

  

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom