Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abuztua, 2021

Igeldoko emakumeak martxan!

Herriko zenbait emakume elkartzen hasi dira feminismoaren eta emakume izatearen inguruan dituzten kezka eta ideia ezbedinak konpartitzeko asmotan. Maiatzaren 21ean izan zuten lehendabiziko topaketa. 12 emakume elkartu ziren eta Leire Barrondok eta Oihane Arrutik dinamizatutako saioa izan zuten. Bertan emakume izateari, sentitzeari buruz aritu ziren hizketan, baita euren gorputzei buruz, ohiturei buruz, dituzten erronkei buruz. Oroko­rrean gai ezberdin hauen inguruan bakoitzaren es­pe­rientziak konparti­tzea izan zen helburua.
Giro atseginean aritu zirela adierazi dute eta berriz ere elkartzeko gogoz gelditu zirela, guztiek azpimarratu baitzuten herriko ema­kumeak elkartzeko gune ho­rren garrantzia. Bigarren topaketa uztai­la­ren 15ean egin zuten eta taldeko beste bi kidek izan zuten dinamizatzeko ardura.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom