Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abuztua, 2021

Izarrak ikusteko irteera eta zinea plazan, uda honetan

Kultur Mahaiak bi ekintza antolatu ditu uda honetarako: izarrak ikusteko irteera eta zinea plazan. Abuztuaren 13an (ostirala) izarrak ikustera joango dira. Gaueko 21:00etan Bentako atsedenlekuan elkartuko dira eta bertan afalduko dute elkarrekin (norberak berea eramanda). Ondoren, 23:00etan, Kukuarrira joango dira zerua behatzera. Zuzenean izarrak ikustera joan nahi duenak Kukuarrira azaldu besterik ez du. «Aire librean egongo gara, gure artean nahikoa distantzia mantenduko dugu eta musukoak jantzita izango ditugu. Baina horiez gain, ditxosozko ipar-izarra non daoen jakin nahi dugu, zerua zergatik mugitzen den ulertu nahi dugu eta, nagusiki, lagun artean une atsegina igaro nahi dugu», adierazi dute eta animatzeko dei egiten diete herritarrei.

Ikastaro berriak proposatzeko momentua da

2021-2022 ikasturteari begira, irailean hasiko dira guztia antola­tzeko lanetan eta antolatzaileek gogorarazi dute orain dela ikastaro berriak proposatzeko momentua. Aurreko ikasturtean bezala, honako ikastaroak egongo dira aukeran: yoga, zumba, euskal dantza, marrazketa, joskintza, balleta, gitarra, pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, frantsesa eta ingelesa. Udaberrian, berriz, patin roller.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza).
Proposamenak egiteko, zalan­tzak argitzeko edo apuntatzeko, idatzi email honetara: ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Din-Din Elkartea zabalik berriro

Eusko Jaurlaritzaren aginduei jarraituz, ekainaren 25ean ireki zen Din-Din elkartea. Juntako kideek adierazi dutenaren arabera, garrantzitsua da bertan azaltzen diren arauak ongi betetzea elkartearen erabilera egokia bermatzeko. Eta bereziki azpimarratu nahi izan dute bazkidea dela erabateko arduraduna, bai sukaldeko lanean eta baita zerbitzari lanean ere. Sukaldean uneoro musukoarekin egotea beharrezkoa dela eta uda garaia izanik debekatua dagoela kanpora mahaiak eta aulkiak ateratzea. Hala ere, bete beharreko araudi guztia elkartean bertan jarrita dago, guztientzako ikusgarri.

IKUSITAKOAK ETA IKASITAKOAK

COVID19-ak eragina izan du gurean ere. Urte eta erdi honetan gauza asko ikusi ditugu, ikasi ere zerbait ikasi dugulakoan nago. Pandemiak gutxitan gerta­tzen dira eta ulergarria izan daiteke hasierako kaosa, ezjakintasuna handia baitzen. Geroztikakoak berriz...
Asteak pasa ahala ezagutza medikua eta zientifikoa zabaltzen joan zen, eta agintariek kaosetik ordena minimoetara iristeko kudeaketa lanetan hasi ziren. Denetarik ikusi genuen ahalegin honetan. Osasunarekin zerikusia ez zuten interesak lehenetsiz erabaki okerrak hartu dira, bai, baina herriaren antolaketa kolektibo eredugarriak ere ikusi ditugu.

ATZERA BEGIRA: Festa garaian

Udan sartzearekin batera festa usaia izaten dugu herrian. Iazko urtean pena handiz ezin izan genituen ospatu. Aurtengoan, kultur-ekitaldi batzuk izan ditugu, baina faltan bota ditugu plazako erromeriak eta dema plazako harri-mugimendu hotsak. Atzera begirako atal honetan aspaldiko argazki pare bat dakarzkigu oraingoan. Aurtengoen faltan, aspaldikoei begira konformatu behar!

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom