Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: uztaila, 2021

Modu ederrean agurtu zituzten ikasturtea eta ikasle zaharrenak

Ekainaren 18an izan zuten ikasleek azken eguna eskolan. Egun berezia izan zen bai ikasleentzat bai irakasleentzat. Jai-giroan ibili ziren eta emozioz betetako eguna izan zen ikasle zaharrenei agur esateko eguna ere iritsi baitzitzaien.
Egunaren hasieran tutoreekin egon ziren geletan, azken lanak bildu eta banatzeko. Ondoren, patioan elkartu ziren 6. mailako Oihan, Alberto, Araitz, June, Oier eta Mattini agurra egiteko denen artean. 5. mailakoek beraien eskolako lanak eman zizkieten, eta gero bertso batzuk kantatu eta agurra dantzatu zieten. «Oso hunkigarria izan zen guztiontzat, malko batzuk ere ikusi ziren», adierazi dute.
Gero Zumba saio bat izan zuten, topera ibili ziren dantzan. Eta bukatzeko, hamaiketako goxoa izan zuten. «Ikasturte arraro hau agurtzeko modu polita izan zen», nabarmendu dute.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom