Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2021

Eskolako patioa berritzea helburu

Apirilaren 22an Guraso Elkarteko bilera ospatu zen. Beste gai ba­tzuen artean, datorren ikasturterako patioko altzariak berritzeko beharraren inguruan hitz egin zen. Hori dela eta, gurasoen artean proiektu bat prestatuko dute auzolanean eskolako gune desberdinak berritzeko.

Lore eta landare azoka kooperatiban

IKO proiektua denda bat baino gehiago dela argi izan dute kooperatibako kideek eta aspalditik gauza ezberdin gehiago egiteko asmoa izan arren, osasun egoera kontuan hartuz orain artean ezin izan dute ezer antolatu. Udaberri Jaiari keinu bat egin eta bazkideei eta herritarrei zerbait berezia eskaini nahian lore eta landare azoka antolatzea erabaki zuten maiatzeko lehen bi larunbatetan (maiatzak 8 eta 15). Guztira bi postu izan ziren, jende pilaketa handirik ez izateko. Giro ederra izan zen bi larunbat goizetan eta harrera ona izan zuen azokak, goizean zehar jende asko inguratu baitzen. Landare eskaintzari dagokionean, dendako eskaintza anitzaren barruan sartzeko asmoa dutela adierazi digute, baina espazio aldetik behar handia eskatzen duenez, aztertzen ari dira nola antolatu.
Herritarren aldetik ere jarrera ona izan zela azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek, parkina okupatua izatean herriko aparkalekuan aparkatu eta oinez inguratu izanagatik. Igeldotarrez aparte Donostia ingurutik ere hurbildu zen jendea eta kooperatibako proiektua zabaltzen jarraitzeko baliagarria izan zela baloratu dute.
Bestalde, dendako bazkide zein kontsumitzaileei iradokizunen kutxa dendako ordainketa kaxaren ondoan dagoela gogorarazi nahi izan diete, jendeak zerbait faltan botatzen badu bertan adierazi dezan. Modu horren bidez, kontsumitzaileen nahiak asetzeko ahaleginak egingo dituztela azaldu dute.

Sortu da Igeldoko Kultur Mahaia

Urte osoan zehar kultur jarduera desberdinak antolatzeko helburuarekin sortu da talde hau eta San Isidro egunaren bueltan izan dira lehenengo kultur ekintzak.

Hasiera, udaberria girotzea

Herria piztu eta udaberria girotzeko asmoz, hainbat kultur ekintza antolatu zituen Kultur Mahaiak maiatzaren 15 eta 16an. Harrera ona izan zuten eta hasierako helburua bete dute. Patin roller saioa, argazki erakusketa (umeek konfinamendu garaian ateratako argazkiak), intsumisioaren inguruko dokumentala eta euskal dantza emanaldia antolatu zituzten.

Hainbat kultur ekintza izango dira datorren asteburuan

Kultur Mahaia sortu da Igeldon. Mahai honen helburua da urte osoan zehar kultur jarduera desberdinak antolatzea herriari bizia emateko. Maiatzean izango dira lehenengo ekintzak, San Isidro egunaren bueltan. Hau da, datorren asteburuan (maiatzak 15 eta 16). Aurten ere, Udaberri Festarik ezingo da ospatu, gauden egoera dela eta. Hori horrela, ekintza hauek udaberria girotzeko baliatu nahi dituzte eta espero dute herriaren pizgarri izatea.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom