Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2021

Maiatzaren 28an iritsiko da Kutxa Bira Igeldora

Azken hilabete eta asteetan herriz-herri biraka dabil mezuz beteriko kutxa bat. Baina zer da Kutxa Bira eta zein helburu ditu? Gehiago jakiteko antolatzaileetako bati galdera batzuk egin dizkiogu. 

Mendizorrotzera ere iritsi zen euskal presoen auzia konpontzeko aldarria

Sare herritarrak aurrera jarraitzen du Izan Bidea dinamikarekin, eta ehunka herritarrek Euskal Herriko 650 tontor igo zituzten Maiatzaren 8an, euskal presoen eskubideen alde. Igeldon Mendizorrotz igo zuten hogei bat igeldotarrek presoen auzirako konponbide bat nahi dutela aldarrikatzeko.

Azken ebaluazioaren hasiera

Aste santuko oporrak pasa eta eskolara itzuli ziren ikasle eta irakasleak 2020-2021 ikasturtearen azken txanpari eusteko eta azken ebaluazioaren inguruko azalpenak eman dizkiote Orri Informatiboari. «Ebaluazio hau gogotsu hasi dugu, eta ekintza berezi ugari izan ditugu eskolan tarte honetan», azaldu dute.
Batetik, 3. zikloko ikasleek formazio bat jaso zuten Sexu Aniztasunaren inguruan. Ostegun goiz oso bat eman zuten gaia lan­tzen, eta arratsalde horretan bertan gurasoei eskaini zitzaien ikastaro trinko bat. Eskolako irakasleek ere jaso zuten formazioa gaiari buruz.
Bestetik, apirilaren 23an, 2. zikloko ikasleek Eskola Txikietako topaketa telematiko batean parte hartu zuten. Bertan, 2. ebaluazioko proiektua aurkeztu zuten, Izaki Bizidunekin lotutakoa, eta tartean Kahoot! pare bat sartu zituzten bileran parte hartzen ari ziren kideek erantzuteko. Laukizko ikasle talde batek Australiari buruzko aurkezpena egin zuen, eta lan handia egin zutela erakutsi ziguten. Esperientzia oso polita izan zen, beste eskoletako ikasleak ikusteko aukera izan baitzuten, eta gainera giro polita sortu zen denen artean.

Ikusmin handia sortu zuen slackline saioak

Tximistarriko kala itsas gainetik alderik alde zeharkatuz, slackline bat jarri zuten Slak Herria elkarteko kideek martxoan. Kirol honetan, alde batetik bestera zeharkatzea da kontua soka baten gainetik joanez, oreka mantenduz. Tximistarriko honek, kilometro erdiko luzera izan zuen eta itsasotik 100 metrora jarri zuten. Martxoaren 29tik apirilaren 1era bitarte, egunero aritu ziren elkarteko hainbat kide saioak egiten eta ikusmin handia sortu zuen herritarren artean.

Festak iragartzeko argazki lehiaketa martxan dago

Ttonttorro Jai Batzordeko kideak jaiak antolatzen dabiltza «herriari bizipoza emateko» asmoz. Hori horrela, argazki lehiaketa antolatu dute oraingoan ere, nahiz eta desberdina izan: «Dakizuen bezala, urtero argazki lehiaketa egiten dugu programako portada aukeratzeko. Aurten, jaiak ere ezberdinak izango direnez, ez da programa ofizialik egongo. Dena dela, egitaraua jasoko duen kartel handiak eta etxeetara banatzeko eskuorriak aterako ditugu. Horietan, atzean joango den irudia aukeratzeko argazki lehiaketa jartzen dugu martxan», azaldu dute.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom