Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: uztaila, 2020

Guraso eta familiak ez dira geldirik egon

Covid-19ak sortutako egoerara egokitu egin behar izan dute guraso eta familiek ere, eta saiatu dira ahal ziren ekimenak aurrera eramaten. Ikasturte bukaerako jaialdiari dagokionean, ez dute ohiko agur jaialdirik egin, baina gurasoak ez dira geldirik egon. Agurrak antolatu dituzte gelaka eta ekainaren 18an, 6.mailakoei ere egin zieten jaialdi moduko bat, agurtzeko.

Ikasturteari ezohiko agurra

Igeldoko eskolan ekainaren 19arekin bukatu zen ikasturtea. Ezohiko ikasturtea. Eta agurra ere halakoxea izan dela adierazi dute Eskolako kideek: «Normalean, kurtso bukaeran jaialdia eta bazkaria egiten ditugu. Aurten, Covid-19a dela eta, Hezkuntzatik ez digute ezer antolatzen utzi eta gurasoek, eta gelaka, antolatu dituzte agurrak. Beraz, ezberdina izan da».
Horrez gain, nabarmendu dute azken kurtsokoak behar bezala ezin agurtu izanarekin penatuta daudela: «Pena gehien eman diguna, hainbeste urte gurekin egon eta betiko doazen ikasleak, Lili, Teo, Malen, Iñaki, Luka, Itxaso, Julia eta Aiora, ezin behar bezala agurtu izana».

Kaxkoko zakur jabeekin bilera, ostegunean

Zakur kakekin Igeldoko kaxkoan dugun arazoa ikusita, Herri Kontseiluak bilera egitea erabaki du bertako zakur jabeekin. Bilera ostegunean izango da (uztailak 23) 19:00etan kultur etxean. Denon onurarako eta elkarbizitza on baterako, zakur kakak bildu egin behar direla adierazi du Herri Kontseiluak.

Ireki dute denda

Kooperatibaren salmenta guneak uztailaren 17an ireki zituen ateak. Bertan, denetariko produktuak daude erosgai eta herritar guztiei irekia da.

Aurrematrikula egin eta ikastaro berriak proposatzeko garaia da

Datorren ikasturteari begira, Ieltxoko ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea zabalik dago. Oraingoz, Covid-19ak ze eboluzio izango duen eta ze eragin izango duen ikusteko dago (irailean aztertuko da egoera). Mo­men­tuz, ikastaroak antolatzeko asmotan dira. Hori horrela, interesa izanez gero, datuak bidaltzeko edo aurrematrikula orria kultur etxean uzteko azaldu dute (orria etxe guztietara banatu da Orri Informa­tiboa­rekin batera). Abuztuaren 7a da az­ken eguna (matrikula irailean egin beharko da). Bestalde, ikastaro berri­ren bat proposatu nahi izanez gero, orain dela garaia gogorarazi dute.
Hemen ere deskargatu daiteke orria.
Harremanetarako: ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom