Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abendua, 2020

Egindakoaren errepasoa

Ikasturtearen lehenengo hiruhilekoa bukatzear da eta egindakoaren errepasoa bidali diote Orri Informatiboari Eskolatik. Halaxe adierazi dute:

Etumeko bidea kolokan, euriteek eragindako kalteen ondorioz

Abendu hasieran izandako euriteen eraginez, Etumeko bidea kolokan dago. Abenduaren 7an lurjausia izan zen eta bidean sekulako zartadura eragin zuen. Udalak segurtasunerako hesiak eta seinalizazioa jarri zituen, baina obraren inguruan galdetuta, Herri Kontseiluari azaldu diote lursail guztiak pribatuak direla eta Udaleko mantenu sailetik ezin dutela ezer egin.

Espaloiaren beharra, agerian

Hainbat herritarrek ekimen bat burutu zuten igande eguerdian kaxkotik kanpinerako bidean. Ekimenaren helburua izan zen zati horretan sortzen diren arrisku egoerak agerian uztea eta espaloiaren beharra aldarrikatzea. Halaxe adierazi dute Herri Kontseilutik: «Urteak daramatzagu Igeldoko herritarrok kaxkotik kanpinerako tartean espaloiaren beharra aldarrikatzen. Eta orain arte Donostiako Udalak ez die jaramonik egin Herri Kontseiluak eginiko eskaerei. Azken aldian Igeldon izaten den jende uholdea dela eta, are eta beharrezkoago ikusten dugu espaloia egitea. Oso egoera arriskutsuak sortzen dira askotan. Izan ere, aldi berean pilatzen dira errepidean oinezkoak, bizikletak, kotxeak, autobusak, autokarabanak... Udalak lehenbailehen gaiari heltzea nahi dugu eta eskaera historiko honi behingoz erantzutea».

Norberak egindako eskulanak, herria apaintzeko

Arkupetan jarriko dute apaintzeko txokoa eta abenduaren 23tik aurrera prest egongo da bakoitzak bere lanak uzteko.

Gabonetako boletoak salgai

Urtero bezala, aurten ere izango dira Gabonetako boletoak herrian. Koope­ratibak, Herri Kontseiluak eta Itsas Aurrek elkarlanean atera dituzte eta bi euroan egongo dira salgai. Saria: 500 euroan baloratutako saski eder bat, bertako produktuez osatua. Bertatik ateratzen den dirua herrigintzarako izango da.
Urtarrilaren 22an ONCEko zozketan ateratako zenbakiaren azken lau zifrekin bat datorrena izango da zenbaki saritua. Zenbaki hori saldua izan ez bada, hurrengo ostiraleko ONCEko zozketako zenbakia izango litzateke ordezkoa. Sistema bera erabiliko litzateke zenbakia atera arte.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom