Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: urria, 2019

Badator Neguko bigarren Pala Txapelketa

Iaz bere funtzioa ondo bete zuela ikusita, Herri Kontseiluak eta Pelota Elkarteak elkarlanean, bigarren Neguko Pala Txapelketa antolatzea erabaki dute. Helburua, pelotan jolasteaz gain, neguko ostiraletan herrian giro pixka bat sortzea da; herriari bizia ematea. Hori horrela, ostiraletan izango dira partiduak azaroaren 22an hasi eta apirilaren 3ra arte. Arratsaldez jokatuko dira partiduak 18:30etatik aurrera.
Emakumezkoak teniseko pelotarekin ariko dira eta pelota mazizarekin bi maila izango dira.

Egun ederra benetan!

Eguraldi ona, azoka dotorea, jendea goizetik saltsan, bazkari bikaina...egun ederra gaurkoa! Igandean, Udazken Festan, bati baino gehiagori entzundako kontua izan zen eta ez zuten arrazoirik falta. 

Zer egingo dugu Eskola Zaharrarekin?

Herri Kontseiluak eskuartean duen lehentasunezko gai bat Eskola Zaharrarena da eta proiektua lantzen hasteko, bilera antolatu du. Asmoa da talde zabal bat sortzea. Talde honek izango du ardura eztabaida prozesua herrira zabaldu eta proiektua osatzekoa. Bilera urriaren 28an (astelehena) izango da 19:00etan kultur etxean.
Herri Kontseiluak gogorarazi du Eskola Zaharrean teilatua eta fatxada konpondu zirela, baina oraindik proiektua zehaztu gabe dagoela; hau da, zer erabilera eman nahi zaion. Ondoren, udaletxean aurkeztuko litzateke proiektu hori aurrera eraman dezaten.

Igandean ospatuko da Udazken Jaia

Egun bakarrera mugatu dute aurten Udazken Jaia. Igandez izango da, urriaren 27an, hain zuzen. Ohi bezala, egitarau borobila prestatu dute udazkenean girotzeko. Herri­ko eta inguruko produktuekin osatutako azoka, erromeria, herri bazkaria, umeentzako antzerkia eta taloak egongo dira.

Protesta zaratatsua Igeldon ere

Euskal Herriko beste hiri eta herrietan egin bezala, Igeldon ere, kontzentrazioa egin zen atzo Kataluniako prozesuaren kontrako sententzia salatuz. Hain zuzen, elkarretaratze zaratatsua egin zuten Gure Esku Dagok deituta. Protesta egiteaz gain, babesa adierazi zieten Kataluniako herriari eta preso politikoei. 

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom