Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: ekaina, 2018

Asteburu honetan ere izango da zerekin gozatu

Ieltxoren kurtso bukaerako emanaldia, arrantza lehiaketa, moda desfilea, euskal dantza... eta San Juan bezpera, tartean. Beraz, asteburu honetan ere ez da aspertzeko aukerarik izango.

Hasi garela motorrak berotzen!

Pasa den asteburuan, festei begira izan da aukera girotzen hasteko. Igandean, krosa, pelotako finalak eta futbolekoak jokatu ziren eta eguraldia lagun, giro ederra izan zen egun osoan. Bestalde, eskolako jaialdia ere egin zuten larunbatean.

340 igeldoarrek hartu dute parte galdeketan

Herri galdeketa egin zen igandean, Gure Esku Dagok deituta eta bertan, bozkatzera deituta zeuden 896 igeldoarretatik 340k hartu zuten parte, hau da, %37,95ak. Erantzun beharreko galdera, honakoa: Igeldoar gisa nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?

Larraitz Zinkunegik irabazi du argazki lehiaketa

Larraitz Zinkunegi izan da Ttonttorroren argazki lehiaketako irabazlea. Berak egindako argazki-montajea da aurtengo festetako egitarauaren portada eta elkarrizketatxo bat egiteko aprobetxatu dugu. Ez da lehenengo aldia bere lana aukeratzen duela Jai Batzordeak festen programa janzteko. 2015 eta 2016 urteetako lehiaketak ere berak irabazi zituen.

Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?

Horixe izango da igandean igeldoarrek erantzun beharko duten galdera. Izan ere, Igeldoko Gure Esku Dagok deituta, herri galdeketa egingo da eta 16 urtetik gorako herritar guztiei luzatu diete gonbidapena galdeketan parte hartzeko. Goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:00etara egongo dira eskola zaharreko arkupetan.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom