Ameztiko festak egingo dira estreinakoz | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ameztiko festak egingo dira estreinakoz

(0 iruzkin)

Ameztin bizi diren herritar batzuek Ameztiko festak antolatzea erabaki dute. Orain arte ez dira inoiz egin. Egunari dagokionean, festa eguna maiatzaren 28an izango da (larunbata). Eguraldi txarra egingo balu, bertan behera geratuko litzateke eta ekainaren 4an edo 11n egingo litzateke. Erabakia maiatzaren 25ean hartuko dute eguraldi iragarpenarekin.

Jaia ibiltaria
Adierazi dutenez, jaia ibiltaria izango da eta Buenavistan izango du hasiera eta bukaera. Goizeko 11:00etan hasiko da.
Ibilbidea eguerdian bukatuko da eta hor izango da bazkaria, kontzertutxoa, jolasak... Trikitixa eta panderoaren laguntzarekin kalejiran egingo dute ibilbidea.
Ibilbidean zehar barra bat eramango dute furgonetan eta geldialdietan pintxoak ere izango dira. Ameztiko gune desberdinetan egingo dituzte geldialdiak eta geldialdi horietan argazki erakusketa, desafiyua, jolasak eta sorpresak ere izango dira.
Ilunabarrerako bukatuko da jaia gunean, hortik aurrera, nahi duenak bere kabuz jarraitu beharko du parrandan!

Bazkariko txartelak Ikon eta Txapelan daude salgai.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom