Abian da Neguko Pala Txapelketa | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Abian da Neguko Pala Txapelketa

(0 iruzkin)

Asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan ari dira jokatzen partiduak.

Azaroaren 24an hasi zen III. Neguko Pala Txapelketa. Aurten guztira, 42 bikotek lehiatuko dute: 2. Mailan gizonezkoetan 28 bikote, nesketan teniseko pilotarekin 7 bikote eta 1. Mailan gizonezkoetan 7 bikote. Aipatzekoa da herriko pilotari dezentek parte hartuko dutela txapelketan.
Txapelketa luzeegi egiten zela iritzita, aurten astean zehar partidu gehiago jokatuko dira. Asteazkenetan 18:00tan hasita 2 partidu jokatuko dira, ostegunetan 19:00tan hasita beste 2, ostiraletan 18:00tan hasita beste 3 eta larunbatetan 10:00etan hasita 4 partidu.
Egoerak okerrera egin ezean eta uneko osasun neurriek utziz gero, ostiraletan barra irekitzea da asmoa. «Animatu herrikide, partidu bikainak ikusteko aukera izango baitugu!» egin dute dei antolatzaileek.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom