Abendu erdirako errepidea konponduta egotea espero da | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Abendu erdirako errepidea konponduta egotea espero da

(0 iruzkin)

Astelehenean (azaroak 4) hasi zituen Donostiako Udalak Zerutxoko kurba inguruko obrak. Udal teknikariak Herri Kontseiluari jakinarazi dionez, hilabeteko lanak izatea aurreikusten dute. Beti ere, eguraldiak laguntzen badu. Beraz, abendu hasiera-erdialderako errepidea bi norabideetan zabalik egotea espero dute. Lanek iraun bitartean, semaforoa egongo da.

Gogoratu behar da, maiatzeko euriteen eraginez, espaloi zatia eraman zuela urak eta beheraka jaisteko karrila ere kaltetu zuela. Zuloa konpontzeko, harrizko pareta bat jarriko da, 128 metro kubikokoa eta 13 metro luzekoa, gutxi gorabehera.

Lasarmendiko lanak ere bai
Lasarmendi bidean ere kalteak eragin zituen maiatzeko euriteak eta ordutik bidea itxita dago (oinez eta bizikletaz pasa liteke). Udal teknikariak azaldu duenez, bi lan egin behar dira Lasarmendin eta lehenengoa, azaroa-abenduan egingo dute. Lanean ari diren bitarte horretan, ezingo da ez oinez ezta bizikletaz pasa ere. Bigarren zatia datorren urtean egingo dela azaldu dute, baina ez dutela data zehatzik. Guztia bukatu arte, bidea itxita egongo da kotxeentzat.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom