Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Gogotsu ekin diote Eskolan ikasturte berriari

Ikasturte berriari hasiera eman diote Igeldoko eskolan. Irailaren 7an hasi ziren ikasleak eta ordutik topera dabiltza! Irailaren 15ean taldeen aurkezpena egin zuten aretoan, eta eskola koloretsua izango dutela argi utzi zuten: Elefanteak, Ortzadarra, Izarrak, Loroak, Detektibeak eta Emoji lagunak izango dira.
Ikasturte honetan, 2 urteko 5 ikasle hasi dira eskolan. Bestalde, bi irakasle berri ere badaude: Juanma eta Joxerra. Hiruhileko honetan, “Nor bizi da hemen?” Natur Zientziak landuko dituzte, izaki bizidun eta izaki bizigabeak.
Ikasturte honetan ere asko ikasi, eta batez ere, ongi pasako dutela ziur daude!

‘Igeldoko historia eta istorioak’ liburuaren aurkezpena Orion

Jabier Iraolak, Alex Aisak eta Iñaki Iturain oriotarrak Igeldori buruzko liburua aurkeztu zuten urriaren 4an Orioko Salatxo aretoan. Ordubete eta laurdeneko hitzaldian liburuaren nondik norakoak azal­tzeaz gain, Orio eta oriotarrekin zerikusia zuten gaiak eta gertaerak nabarmendu zituzten.

Irakaspen ederrak eman zituen ‘Nimonak’

Irailaren 9an zinea plazan eskaini zen ume eta gazte­txoei begira. “Nimona” pelikula izan zen ikusgai eta gustoko pelikula izan zen bertaratutako ume zein helduentzako. Irakaspen onak ere eman zituen pelikulan zehar azaltzen ziren gaiekin: besteen onarpenaren beharra, desberdi­nari/eze­za­gunari zaion beldurra, estereotipoak hautsi beharra, genero berdinekoen arteko maitasuna... Akzioa eta umorea ere nagusi.

Magia eta gaztainak, Udazken Festa honetan

Udazken Feta iristear da. Hain zuzen, urriaren 20, 21 eta 22an ospatuko da. Ohi bezala, igandea izago da egun nagusia eta azoka, bazkaria eta taloak ez dira faltako. Dena dela, aurreko egunetan ere izango da zerekin gozatu. Ostiralean, Hodei Magoaren Tutti-Magia ikuskizuna eskainiko da frontoian. Larunbatean, berriz, “Igeldo udazkenean” ibilaldia izango da haur eta helduentzat eta ondoren gaiztain-jatea egingo da plazan. Igan­dean, azokako momentuan, Oliba Jaitsiera ere egingo da (San Pedrotan bertan behera geratu zen eguraldiagatik).

Ikastaro berririk nahiko zenuke?

2023-2024 ikasturteko ikastaroak antolatzen irailean hasiko dira eta orain da ikastaro berriak proposa­tzeko momentua. Aurreko ikasturtean bezala, honako ikastaroak egongo dira aukeran ziurrenik: marrazketa, joskintza, balleta, gitarra, pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, frantsesa, ingelesa, euskal dantza, break dance, yoga, mintzapraktika, korrika eta xakea. Proposamen berri batzuk ere egin dira: altzarien zaharberritzea eta euskara ikastaroa.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza). Proposamenak egiteko edo za­lan­­tzak argitzeko idatzi hona: ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom