Blog!
Kexak adierazi zaizkio Udalari autobusa eta Marabieta bidearekin
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 hilabete, 2 aste atzera
Igeldoko autobus zerbitzuaren inguruan kexak ugaritu dira azken hilabeteetan eta herritarrekin bilera bat egin zuen Herri Kontseiluak urriaren 26an. Bertan, Dbusi bilera bat eskatzea erabaki zen. Herri Kontseilua azaroaren 7an bildu zen Dbuseko arduradunekin eta herritarren haserrea adierazi eta arazoa konpontzeko eskatu zien. Alternatiba desberdinak proposatu ziren bileran eta aztertzekotan geratu ziren Dbuseko arduradunak.
Abenduaren 11n izango dute hurrengo bilera. Dena dela, urrian nahiko ondo funtzionatu zuela eta azarotik aurrera autobusaren zerbitzua ona izango zela adierazi zuten Dbuseko kideek eta ordutegia beteko zuela. Hori horrela ez dela arrazoitzeko, Herri Kontseiluak inzidentziak erregistratzeari ekin dio eta herritarrek egunero eman diote kexaren baten berri.
Espaloia, azkenean, sei hilabeteko epean
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 hilabete, 2 aste atzera
Aurten egingo zela esan arren, azaroaren 21ean onartu zuen Udaleko Gobernu Taldeak obra proiektua Igeldoko kaxkoa eta kanpina lotuko dituen espaloia egiteko. Orain, lanak lizitatu behar dituzte eta sei hilabeteko epean gauzatuko dituzte obrak. Aurrekontua 1.586.050 eurokoa izango da.
Igeldoko proposamenak ez dira aurrera atera
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 hilabete, 2 aste atzera
Donostiako Udaleko Partaidetzazko Aurrekontuetan Igeldoko bost proposamen pasa ziren azken fasera; hau da, bozketa fasera. Azken fase honetan, ordea, proposamen bakar batek ere ez du nahikoa botorik lortu aurrera egiteko.
Bestalde, orain dela bi urte egindako kanpainan, hiru proposamen onartu ziren eta urte honetan egitekoak ziren: Pilotegi bideko beheko zatia asfaltatu, Pokopandegi bidea egokitu eta frontoian ura ez sartzeko lanak egin. Udaletik jakinarazi dutenez, lehenengo biak urte honetan egingo dira, baina frontoiko lanak datorren urtera atzeratuko dira.
Meteorologikora eta Añorgara bisita egin dute jubilatuek
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 hilabete, 2 aste atzera
Jubilatuek bi bisita egin dituzte azaroan eta horien berri eman dute.
«Askotan urrutira joaten gara, inguruko altxorrak ezagutu gabe. Azaroaren 15ean, Jubilatuen Elkartetik 25 pertsona joan gara Igeldoko Meteorologi Behatokia ikustera. Hau 1905. urtetik, Europako museo aktiboetako bat da, eguraldia eta itsasoaren gorabehera guztiak gordetzen baititu sistematikoki. Egunero, egunez eta gauez, haizea, hozberoa, hezetasuna, presio atmosferiko eta abar neurtzeko dauzkaten tresnen datuak jasotzen dituzte. Nahiz eta gaur egun tresna elektronikoak jarri dituzten, lehengo merkuriozko termometroen erregistroak direla fidagarrienak dio Margarita Martin AEMET Euskadiko zuzendariak. Abenduak 13an, asteazkena, Margarita Martinekin berriro gelditu gara. Oraingoan, Behatokiaren historia ezagutzeko hitzaldia emango digu. Margaritak adierazten duen jakinduria benetan interesgarria da».
Bestalde, Añorgako Rezola Museoa eta Eliza ikustera joan ziren. «25 pertsona joan gara azaroaren 8an. Museo hau Luis Peña Ganchegi arkitektoaren zuzendaritzapean 2000. urtean eraiki zuten, Rezola fabrika sortu zenetik 150. urtemuga ospatzeko. Añorgan, 1917an eraikitako Karmengo amaren parrokia ere ikusi genuen. Nahiz eliza berria izan, bertan artelan interesgarriak daude, Julio Beobideren bi eskultura eta gaur egungo margolan handi batzuk paretetan. Jarraituko dugu inguruak miatzen», adierazi dute.
Txangoak, bertsoak eta ospakizunak, hiruhilekoa bukatzeko
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 hilabete, 2 aste atzera
Eskolako lehenengo hiruhilekoa bukatzear da. Hiruhileko honetako proiektuaren izena honakoa da: Nor bizi da hemen? Eta izaki bizidunekin erlazionatutako lanak egiten ari dira.
Proiektuarekin lotutako txangoak ere egin dituzte. Gela guztiak Kristina Eneara joan dira tailer desberdinak egitera. Horrez gain, 2. ziklokoak musika emanaldi bat entzutera joan ziren Atotxara.
Beste irteera bat ere egingo dute 3. zikloko ikasleek abenduaren 12an. Bertso emanaldia ikustera joango dira Lugaritzera eta gai jartzaile lana egingo dute.
Azken postak
- ARKAITZ ETXEBESTE LIZARAZU: «Urtebetean prestatu eta 10-12 urtez aizkoran dabiltzanekin lehiatzea krixtona izan da!»
- Ados al zaude Igeldoko Toki Entitate Txikia sortzearekin?
- Hastear dira espaloia egiteko lanak
- Autobusa zazpietan
- Txalingo txaleta ilegala dela ebatzi du Donostiako epaitegiak
Artxibategia
2024
- martxoa (11)
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (336)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (288)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)