Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Zuzendaritza aldaketa ere egin da

Urtea bukatzearekin, Guraso Elkarteko zuzendaritza ba­tzordeko karguak berritzea tokatzen zen eta aldaketa egin dutela jakinarazi dute. Nagore Garin, Nerea Zendoia eta Izaskun Urteaga atera dira eta egungo kideak bost izango dira: Gurutze Obineta, Intza Etxeberria, Lizar Sarasola, Mirari Etxezarreta eta Nora Cenzano. 

Jubilatuekin ekintza ugari eta Santa Ageda bezperan kantari

Igeldoko Jubilatuen Elkarteak jakinarazi duenez, joan den urtean antolatutako ekintzen egitaraua funtsean mantenduko dute 2024an. Hori horrela, ikastaro hauekin jarraituko dute: pilates eta aulkiko pilates, eta memoria lan­tzeko tailerra.
Horrez gain: Igeldo eta inguruko bideetan hileroko ibilaldiak, Kantujirako taldearen kantaldiak herrian, Igeldoko Obserbatoriora eta Donostiako museo batzuetara bisitak, egun osoko bi eskurtsio, bat udaberrian eta bestea udazkenean.
Bestalde, Musikoterapia tailerra aurten lehen aldiz antolatu dute eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Ekimen honetan, musikaren bidez, psikomotrizitatea, memoria, mugimenduak eta sentimenduak taldean lantzen ari dira. Hasieratik ikastaro hau oso arrakastatsua izan dela azpimarratu dute

"Mundua atzera begira" jarriz ari dira lan eta lan Eskolan

Bigarren hiruhilekoan murgilduta daude Eskolan eta "Mundua atzera begira" proiektua lantzen ari dira. Gela bakoitzean gizarte arloa lantzen ari dira zehazki: HHkoak Igeldoko eraikuntzak, 1 ziklokoak Euskal mitologia, 2. ziklokoek sukaldaritzarekin erlazionatu dute eta 3. ziklokoak nabigatzaileak aztertzen ari dira. Otsailaren hasieran, eskolako lehen bilgunea egin zuten eta bertan erabaki zuten bozka bidez proiektuaren izena.
Lan eta lan dabiltza burubelarri, baina ospakizunetarako tartea ere izan dute: urtarrilaren 19an San Sebastian ospatu zuten eta otsailaren 9an Inauteriak. Proiektuarekin erlazionatuz, Euskal kultura eta mitologia izan zen mozorrotzeko gaia.

Gabonak Igeldon 2023

Gabonak Igeldon 2023

Ilargia, Jupiter, Saturno... aztertu eta ikusteko plana, abenduan

Donostiako Udaleko Gazteria sailak antolatuta, astronomia saioa egingo da Igeldon abenduaren 22an. Alde batetik, umeentzako tailerra izango da 16:30etatik 18:00etara Itsas Aurren. Eta bestetik, 18:30etan behaketa egingo da Undermounten terrazan (kasu honetan, ume, gazte eta helduen­tzat izango da). Gabonak Zuretzat programaren barruan antolatu dute. Aranzadikoen eskutik izango dira tailerra eta behaketa.
Adierazi dutenez, egun aproposa izango da behaketa egiteko, Ilargia eta Jupiter alineatuak egongo direlako eta Saturno oso gertu egongo delako. Aranzadiko teleskopioekin ikusteko aukera izango da.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom