Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

IGELDO-ETXEA

Gu Uralde-Etxea izan ginen. Gaintxu­rizketan dagoen harrizko etxe txiki bat. Txikia tamainaz, handia bizipenez. Ur-alde behean zegoen. Hirutan urak hartu gintuen euriteen ondorioz. Hori hemen ez da gertatuko. Goran gaude eta. Oso goran. Behetik gora mugitu gara. Hemen euriak lurra Uralden baino lehenago ikutuko du, eta behera eroriko da. Goitik behera euria, eta gu berriz, behetik gora. Issac Newtonek izena jarri zion behera tiratzen dizun indar horri, grabetateari. Hau da, berak azaldu zuen, behetik gora igotzeko berez baino indar gehiago egin behar dela. Horrela izan zen guretzat ere, behetik gora, handik hona… ez zen erraza izan. Baino hemen gaude eta oso gustora gainera. Igeldo herrian. Herri bat, pertsonek sortzen dutelako. Herri bat izateko, pertsonen nahia bakarrik behar delako. Beste ezer ez.
Herritarrak ere gonbidatu ditugu gure etxera, Igeldo-Etxera. Gure ateak beti egongo dira irekiak, beti. Eta herriaren zati izatearen ideia dugu buruan. Burutik, eskura pasatzea da orain kontua. Ideietatik, akzioetara. Horretarako da baita ere idatzi hau. Izateko. Herria bezala, izateko nahia bakarrik da beharrezkoa. Zuen parte izateko, gogoa bakarrik behar da, gogoa eta akzioak. Zu, irakurle, herriaren zati zara, gu ere orduan, beraz herrikideak gara, beraz elkar ezagutzen ez badugu ere, zerbaitek lotzen gaitu. Zerbait baino gehiago esango nuke. Biak gaude goran eta biok jasaten dugu ipar haizearen kolpea neguan, hego haizearen kolpea udaran, euriaren eta behe lainoaren ikutu xarmanta.

Eskerrik asko beste behin ere!

Aurreko urteetan bezala, festen ondoren afari-me­rien­da txiki bat eskaini zuen Herri Kontseiluak festetan lagun­tza emandako herritarrei eskertzeko. Uzta­ilaren 13an izan zen eta 40 lagun inguru elkartu ziren. Dena dela, festetan lanean eta lagun­tzen aritutakoak ehundik gora izan direla nabarmendu du Herri Kotseiluak. «Eskerrik asko denoi beste behin ere!!!».

Datorren urtean gehiago!

Datorren urtera arte agurtu ditugu Sanpedroak, baina aurretik ondo gozatuta! Ekainaren 23tik uztailaren 2ra adin eta gustu guztietarako ekintzak egon dira eta orokorrean, giro onean eta herritarren partehartzearekin joan dira festak. Herritarrek emandako laguntza ere handia izan da.
Parranda aldetik, San Pedro eguna behar bezala ospatu nahi izan zuten herritar askok eta indarrean hasi ziren. Dena dela, larunbata izan zen jende gehien bildu zuen eguna. Afalostean bertako eta kanpoko jende asko gerturatu zen festara eta plaza bete egin zen. Oso irudi politak utzi zituzten gau osoan zehar, dantza eta dantza!

Egun pasa polita Lizartzan

Eskola Txikien festa izan zen ekainaren 11n Lizartzan eta Igeldotik hainbat ume eta guraso joan ziren bertara egun pasan. Gehienek Guraso Elkarteak antolatutako autobusean egin zuten joan-etorria, baina kotxez ere joan ziren beste hainbat. Bertan ekintza desberdinak egiteko aukera izan zuten ume eta gaztetxoek: puzgarriak, eskulanak, aurpegiak margotu, eskalada, dantza...
Antolakuntzak bazkaria ere prestatu zuen frontoian eta Igeldotik kuadrila ederra gerturatu zen bertara. Bazkalostean, gainera, bingo musikatua izan zuten eta sari eta guzti etorri ziren, Olatz Astiazaranek linea egitea lortu baitzuen!

Igeldo txapeldun!

Maiatzaren 20an Igeldo txapeldun izan zen Donostiako Eskolarteko hondartzako futbol txapelketan, alebin mixto mailan.
Finala English School taldearen aurka jokatu zuten eta igeldoarrak izan ziren nagusi 2-1. Zorionak!!!
Argazkia Din-din elkartean ere ikusi daiteke.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom