Skip to content

42 bikote lehian, Neguko Pala Txapelketan

(0 iruzkin)

Iazkoa baino arrakastatsuagoa izaten ari da aurtengo Neguko Pala Txapelketa. Denera, 42 bikote dabiltza lehian: lehenengo mailan 6 bikote, bigarren mailan 26 eta nesketan 10. Azaroaren 22an hasi zen txapelketa eta apirilaren 3an bukatuko da. Bitarte, horretan, ostiralero jokatuko dira partiduak (18:30etatik aurrera). Azaroa eta abenduan, larunbat goizetan ere jokatu dira.

Giro bikaina, pintxo-pote eta guzti
Herri Kontseiluak eta Pelota Elkarteak elkarlanean antolatutako txapelketa da. Helburua da, pelota eta kirola bultzatzeaz gain, herriari bizia ematea negu partean. Antolatzaileek azaldu dute, giro bikaina sortzen ari dela frontoian, partiduak ikustearekin batera, pintxo eta tragoak hartzeko aukera ere bai baitago! Herritarrei animatzeko deia luzatzen diete.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

captcha

Azken postak

Artxibategia

2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom