200 zuhaitz landatuko dituzte bihar Mendizorrotzen | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

200 zuhaitz landatuko dituzte bihar Mendizorrotzen

(0 iruzkin)

Zuhaitz Eguna antolatu du bihar (martxoak 17) Haritzalde elkarteak eta Mendizorrotzen 200 zuhaitz landatuko dituztela jakinarazi dute. Lizarrak, Ametzak, Arteak, Urkiak, Sagarrondoak eta Gorostiak izango dira.

Goizeko 10:10etan jarri dute hitzordua Polipason. Bertatik, oinez joango dira landaketa egingo duten eremura. Dena dela, autobus zerbitzua izango da Donostia eta Antiguotik igotzeko, eta Igeldon ere hartzeko aukera izango da kanpinean, 10:00etan. Jaisteko ere, mikrobusa izango da.

Zuhaitz landaketa 10:45etatik 12:30etara egingo dute eta ondoren, Polipasora itzuli eta bertan hamaiketakoa egingo dute Club Vasco de Camping elkartearen eskutik. 13:00etan izango da hori.

Mendiko zapatilak eraman eta animatzeko dei egin dute.  

Autobuserako eta hamaiketakorako, aurrez izena ematea komeni dela azaldu dute Club Vasco de Camping elkartean.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom