Udazken Jaia | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Udazken Jaia

Urriaren hirugarren asteburuan ospatu ohi da.

Udazkenari ongietorria eginez, zenbait ekintza kultural burutzen dira. 

Besteak beste, igandean herriko eta inguruko baserriko produktuekin azoka antolatzen da.

Ondoren, herri bazkaria izaten da eta bertan, herriko aiton-amonak omentzen dira.

Arratsaldean berriz, herriko talogileek prestatutako taloak dastatzeko aukera izaten da erromeriak alaiturik.