Santa Ixabel eskea | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Santa Ixabel eskea

Uztailaren 1ean Santa Ixabel bezpera ospatu ohi da.

Herriko jaiaetan murgilduta izaten badira ere, gaueko hamabiak jo ondoren, herriko gazteak Santa Ixabel eskean atera ohi dira baserriz baserri eta etxez etxe fandango eta arin-arina dantzatuz. Gero eta gutxiago badira ere, baserrietan oilaskoak biltzen dituzte.

Gaur egun ohitura aldatu bada ere, lehen, bildutako oilaskoekin Santa Ixabel egunean oilasko jokoa burutzen zen. Zapiz begiak estalita, gazteek ezpata eskuan hartuta lepoa mozten zietan oilaskoari. Egun, eskean ateratako gazteek oilasko afaria egin ohi dute ospatzeko. Santa Ixabel egunez herriko jaiei agur esaten zaie.