Skip to content

San Pedro Jaiak

San Pedro jaiak ekainaren azken asteburuan ospatu ohi dira. Ekainaren 29a izan arren eguna, Santa Ixabel (uztailaren 2a) egunera arte luzatzen dira.

Bertan, zenbait ekintza burutzen dira, besteak beste:

Kross herrikoia: Antiguotik Mendizorrotzera 7Kmko ibilbidea eginez.

Idi-dema: San Pedro egunean iluntzean burutzen da.

Zaldi-dema: Santa Ixabel egunez burutzen da.

Toka-txapelketa, pilota partiduak, herri kirolak, antzerki, bertso saio eta dantzarako aukera ere izaten da bertan.