San Juan eskea | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

San Juan eskea

Ekainaren 23an San Juan bezpera ospatu ohi da.

Iluntzean barrikote herrikoiarekin ematen zaio hasiera ospakizunari. Ondoren, plazan sua egiten da. Bertan haurrek aurretik prestatutako txaparroteak (trapuz egindako panpinak) bota ohi dituzte sutara; helduek berriz lizar adarra. Honekin, urteko gertaera ilunei agur esan eta desioak eskatzen dizkiote suari.

Urteko gaurik motzena lagun, herriko gazteak bertsolariekin baserriz baserri eta etxez etxe ateratzen dira kopla kantari eguna argitu arte.

Hurrengo egunean, lo gutxi eginda bada ere, eskean ateratako kuadrilak mahai bueltan bazkari eder batekin ospatzen dituzte gauean zehar bizi izandako abenturak.