Mus Txapelketak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Mus Txapelketak

Mus Txapelketak:

- Euskal Herriko Mus Txapelketa: Igeldok ere Euskal herriko Mus Txapelketan parte hartzen du. Bertako lehen bi bikoteak Gipuzkoako txapelketara igarotzen dira. Txapelketa hau urtarrileko 2.ostiralean ospatu ohi da.

- Igeldoko Mus Txapelketa azkarra: urtarrilaren amaieran hasi eta Aste Santura arte ostiral gauero ospatu ohi da. Mus azkarra deritzo, egun batekoa delako eta ostiralero lehenengo hiru bikote sailkatuek sari desberdinak irabazi ohi dituzte.

- Lapa Txapelketa: Aste Santu ondorengo hiru ostiraletan ospatzen da. Hiru saioetako puntuak gehituz irabazleek lapa saria eramango dute.