Gabonak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Gabonak

Abenduaren 24an eta 31n, herriko haur, gazte eta helduak eskean ateratzen dira etxez etxe eta baserriz baserri.

Bertan gabon kanta tradizionalez gain, herrirako prestatutako zenbait kanta abesten dituzte.

Kixmi aisialdi taldeak gidatutako ekintza izan ohi da eta bertan bildutako dirua aisialdi taldeak urtean zehar burutzeko ekintzetarako erabiltzen da.

Gabon eskearen aitzakian, parte hartutako haurrak asteburu pasa joan ohi dira Euskal Herriko txokoren batetara eta gazte zein helduek afari eder bat egiten dute.